lunes, 18 de febrero de 2013

Bidaiak



Bidaiak, normalean, oso luzeak izaten dira eta batzuetan aspergarriak.
Bidaietan gelditu egin behar dugu, komunera joateko, zerbait jateko edota gasolina
botatzeko. Bidaiak kotxez, autobusez, trenez edo hegazkinez egin al ditugu.


Nire azkeneko bidaia kotxez egin nuen, Madrilera joan nintzen nire familiarekin. Ama, aita, ahizpa eta laurok. Asko aspertu nintzen kotxean. Paisaia begiratu nuen leiihotik eta horrela ez nintzen hainbezte aspetu. Ordu batzuk pasa ondoren azkenean Madrilera iritsi ginen.


Lehenengo egunean, Jauregi polit batean egon ginen eta ondoan zegoen eliza handi batean ere. Bigarren egunean, “El museo reina Sofia”-n egon ginen. Han picassorren “El Gernica” ikusi genuen, oso handia zen. Egun hartan jatetxe batean egon ginen. Hirugarren eta azkeneko egunean, oso goiz jeiki nintzen eta nire aitarekin, kotxearen bila joan ginen. Oso urruti zegoen eta kotxea aurkitu genuenean ez genekien nola itzuli hotelera. Bi ordu pasa ondoren hotela aurkitu genuen, maletak sartu eta etxera bueltatu ginen.


Azkenean etxera iritsi ginen eta oso nekatuta geuden laurok.

1 comentario:

  1. Kaixo, Maider!

    Oso denbora luze pasa da ni eskola joan nintzenetik eta zuek bloga zabaldu zuenetik.

    Pena da bloga izatea ez erabiltzea. Blog batean edozein gauza, edozein ideia adierazi ahal duzue, eta gainera oso erosoa da bideoak, argazkiak edota marrazkiak ipintzeko.

    Animo eta atera mundura zure ideiak, zure sentimentuak, zure gogoko gauzak.

    ResponderEliminar